jueves, 12 de marzo de 2015

Hori zuri? Edo beltz urdin?

  Egun hauetan zihur aski entzun duzuela soineko urdin beltz edo hori zuriaren polemika, eta baliteke parte hartu izatea eztabaida honetan. Bada, hona hemen arazo bisual honi aurre egiten dion azalpen zientifikoa.

  Gure begietara ailegatzen diren eta argian dauden ondak erretinan dauden pigmentuak aktibatzen dituzte. Hauek konekzio neuronalak gauzatzen dituzte ikuste azalean. Ikuste azalak seinale horiek prosezatzen eta gero irudi bihurtzeaz arduratzen dira.

  Erretinara ailegatzen zaigun lehen argi izpia ingurunean ikusten den onda longitudeaz osatuta dago, hau da, lehen argi izpia ez da soinekoaren arabera, baizik eta inguruko argiaren arabera. 

  Beraz... Zein da arazoa? Bada, soinekoa pertzepzioaren puntu kritiko batean kokatuta dagoela. Pertsona batzuek ardatz akromatikoaren zati bat ezabatzen dute eta beste batzuek beste zatia. Hau da, batzuk kolore ilunak ezabatzen dute (eta soinekoa zuria eta horia ikusten dutenek) eta besteek kolor argiak (urdina eta beltza ikusten dutenek).

     Argazkia photoshop-ekin ikusita:



domingo, 8 de marzo de 2015

Zergatik egiten dugu doministiku?

Zergatik egiten dugu doministiku?
Denok noizbait doministiku egin dugu, baina zergatik egiten dugu? Oraindik zientzialariek ez dute argi. Errefleju bat dela bakarrik dakigu. Doministiku egiten dugunean
bi fase ezberdintzen dira:
1- Aire hartzen dugu
2- Aire hori kanporatzen dugu. Kanporatzean, airea 70- 130km/h- ko abiadurarekin atera daiteke eta hurak izan dezakeen listuak 8 metro karratu hartzen ditu.
Normalean doministiku egiten dugu gas kimikoak, agente infekziozoak edota hautsa arnastean. Baina horiek ez dira kasu bakarrak:
1- Anchoo- ren sindromea
Jendearen % 25ak doministiku egiten du argi potente baten aurrean, eguzkiaren argiaren aurrean adibidez. Gaixotasun hau oinordetzan uzten da eta pertsona hauen doministikuak asko entzuten dira eta oso errepikakorrak dira.
Noski, gaixotasun hauek zenbait lanetan mugak jartzen dizkie pertsona hauei, adibidez ezin dira pilotuak izan, zeren naiz eta betaurreko polarizatuak eraman eguzkiaren argiaren erreflejuak itsasoan berdin eragiten die.
2- Beste sindrome batzuk
Gehiegi jateagatik edo sexualki eszitatzeagatik doministiku egiten duen jendea ere badago.
Ezin da doministikua ekidin?
Hainbat truko daude, haien artean: Sudurraren puntan indar pizkat egitea, ahosabaitik mingaina pasatzea edota mingainarekin hortzetan indarra egitea..

Hala ere domisitikua ezin izan badugu ekidin, bakarrik Jesus esatea gelditzen zaigu. Jesus esatearen ohitura IV. mendetik datorkigu, bertan Gregorio Magno aita santuak doministiku egiten zuten gaixoei “Que dios te bendiga” esaten zien eta esaldia urtez urte aldatzen joan eta gaur egun erabiltzen dugun esaera sortu zen.