jueves, 18 de diciembre de 2014

269.000 tona plastiko dago flotatzen munduko ozeanoetan, gutxienez, BERRIA

269.000 tona plastiko dago flotatzen munduko ozeanoetan, gutxienez. BERRIA

Munduko ozeanoetan plastiko pila dagoela flotatzen gauza jakina da. Pila hori zenbat izan daitekeen kalkulatu dute orain Kaliforniako Five Gyres Institutuko ikertzaileek: 268.940 tona pisatzen duten 5,5 bilioi plastiko-zati, gutxienez.
Kalkulua egiteko, sei herrialdetako eta 24 espediziotako datuakbateratu dituzte. Espedizio horiek 2007 eta 2103 artean egin ziren, eta eremu hauetan bildu zituzten datuak: munduko bost zurrunbilo ozeaniko subtropikalak, Australiako kostaldea, Bengalako badia, eta Mediterraneo itsasoa.
Kalkulua egiteko, bi datu nagusitan oinarritu dira ikertzaileak: zenbat mikroplastiko jaso zuten espedizio horiek sareetan, eta zenbat plastiko-zati handi ikusi zuten flotatzen. Ondoren, datu horiekin, ozeanoetan plastikoaren banaketa zein den iragartzen duen eredu bat kalibratu zuten. Behin eredua kalibratuta, ikertzaileak gai izan dira kalkulatzeko zenbat plastiko dagoen flotatzen gure ozeanoetan. PLOS ONE aldizkarian argitaratu dituzte lanaren emaitzak, eta azpimarratu dute lehenengo aldiz alderatu dituela ikerketa batek tamaina guztietako plastikoak. Horrekin batera, ikertzaileek nabarmendu dute oso zuhurrak izan direla kalkuluekin, eta  “gutxieneko kopuruak” direla emandakoak.

Mikroplastikoak urrunago, eta azalean gutxiago

Kantitateaz gain, ereduak informazio gehiago ere ematen du. Adibidez, plastiko-zati handiak ugariagoak direla kostaldean, edo, ikertzaileek uste zutenaren kontra, urrutiagoko zurrunbiloetan daudela mikroplastikorik txikienak (4,75 mm baino txikiagoak). Egileen esanean, tamaina desberdineko plastiko-zatien banaketak iradokitzen du zurrunbilo ozeanikoek birrintzaileen lana egiten dutela, plastiko-zati handienak txikituz; ondoren, kanporatu egiten dituzte zati txiki horiek, eta ozeanoetan barrena zabaltzen dira.
Halaber, ikusi dute plastiko handien zatikatze-erritmoak iradokitzen duena baino askoz ere mikroplastiko gutxiago dagoela itsas azalean. Hori azaltzeko, ikertzaileek proposatu dute uste baino eskala handiagokoak direla mikroplastikoak gainazaletik kentzen dituzten mekanismoak: izpi ultramoreen ondoriozko degradazioa, biodegradazioa, organismoek irenstea, flotagarritasuna galtzea organismoei itsasten direlako, hondoratzen diren zati handiagoei lotzea, lehorreratzea... Gerta liteke, baita ere, mikroplastikoak are gehiago zatikatzea, eta, sareen zuloetatik ihes egiten dutelako, ez detektatzea.

domingo, 14 de diciembre de 2014

GEMINIDAS METEOROEN URTEROKO EURIA



Geminidas meteoroen euriaren iturria, 3200 Phaethon, asteroide baten antza du. Asteroideen gerrikotik dator eta bere koloreak Marterren eta Jupiterren arteko zona harritsuan dauden asteroideen antza dute. Hala ere, Merkurioko orbitaren barnerantz oso sakon daraman ohiz kanpoko orbita du. Hau gertatzen denean, distira egiten du eta kometa baten antzekoa den isats txiki bat garatzen du. 

Dave Jewitt zuzendutako astrónomo talde batek, STEREO zunda bikiak erabiliz (Lurreko eta Eguzkiko Erlazioen Behatokia), 3200 Phaethon monitorizatzen aritu dira. Haiek uste dute eguzki-bero biziak asteroidearen azal harritsua lehertzea eragiten duela eta horren ondorioz, 3200 Phaethonek meteroideak askatzen ditu. 

Geminidas meteroideak Geminisen konstelaziotik hegan eginez ateratzen dira. Lurreko atmosferako goialdea jotzen dute eta segundo bakoitzeko 35 kilometrotara bidaiatzen dute. Meteoro hauek motelak eta disdiratsuak dira eta su-bola asko produzitzen dituzte, bere puntu maximora heltzen diren unearen hurbileko gauetan zehar. 

Hau ikusteko unerik onenak abenduaren 13an eta 14an izan ziren, beharbada gauerdiaren eta egunsentiaren artean., Geminisen konstelazioa altuan dagoenean, kometa harritsu batetik txingar  disdiratsuak produzituz.   
                                             
  • Kometa harritsu bat astronomoek analizatzen ari diren objektu klase berri bat da. Eguzkira asko hurbiltzen den asteroidea da, bereziki. Hainbeste, eguzki-beroak bere azalera harritsuan aurkitzen diren hondar hautsak erretzen dituela. Kometa harritsuak Lurrean metero-euriak produzitzen dituzten isats luzeak garatuko lituzkete, orduan.  
  • Meteoroa atmosferan gertatzen den fenómeno bat da. Fenomeno disdiratsu hau  meteroide batek gure atmosfera zeharkatzean gertatzen da. 
  • Meteroidea Eguzki Sistemaren gorputz extralurtarra da eta asteroidea baino txikiagoa da. 
  • Asteroidea planeta bat baino txikiagoa den gorputz harritsua da eta eguzkiaren inguruan orbitatzen du.



jueves, 11 de diciembre de 2014

LURREKO JASANGARRITASUNAREN BILA. WEBQUEST

Abenduaren 11a. Tarea

Gaur, Webquest LURREKO JASANGARRITASUNAREN BILA aurkezten dizuegu. Gaurko lana webquest ezagutzea da. Horretarako:
1-Sarrera irakurri
2-Atazaren berri izan
3- Prozesua irakurri eta ohartu zein lan egin behar duzuen
4- Jarraian, prozesuaren barruko 1. Jarduera garatu.
Lana burutzeko baliabideen atalean materiala eskuragarri daukazu. Aprobetxatu. Beste bat erabili nahi baduzu libre zaude.
Egunero jarduera bat egin behar duzue kontuan hartuta, ONDO ANTOLATU LANA eta aprobetxatu zuen denbora.

LURREKO JASANGARRITASUNAREN BILA WEBQUEST