domingo, 30 de noviembre de 2014

Etxe ekologiko eta eraginkor bat lortzea gutxi gastatuz

Start-up' Eco2Next enpresak eraikinak berritu egiten ditu eraginkorragoak egin ahal izateko: instalakuntzak jartzen dituzte , baina bere bezeroei kobratzen dieten bakarra ongi egindako aurrezki energetikoko partea da.
Enpresa honen zuzendaria David Martin da,eta duela hiru urte sortu zuen empresa.Hiru urte hauetan zehar hainbat sari desberdin irabazi ditu.
Eco2Nextek  komunitatei eskaintzen dizkio aurrezki elektrikoko zerbitzu bat.  Zerbitzu honetan enpresak burutzen ditu eraikinean  beharrezkoak diren aldaketa guztiak. Aldaketa hauen bitartez eraikina eraginkor bilakatzen da ikuspuntu energetikoari erreparatuz.  Bezeroek hasiera-hasieratik bere fakturan aurrezkia ikus ditzakete. Enpresak aurrezki horren zati bat kobratzen du, modu horretan inbertsioak neurri batean amortizatzen dituzte. Urtero zenbateko aurrizkia sortzen duten jakiteko kontratua sinatu baino lehen 12 hilabetetako faktura begiratzen dute. Geroago faktura berria heltzen da eta konparatzen dute zer nolako aurrizkia sortu egin  den.
%15eko aurrizkia da hain zuzen. Eraikineko faktura energetikoa jaisteko konpromisoa hartzen duten ehunekoa da hori.  
Bezeroek ekonomikoki nahiko irabazten dute , instalakuntzak enpresak ezartzen ditu eta.  Horretaz gain enpresa ordaindu egiten dute elektrizitatean aurrezten duten diruarekin.
Enpresak 60 hilabetetako kontratu bat ezartzen du, baina 6 hilabete pasa eta gero asetuta sentitzen ez badira kontratu hau apurtu dezakete .

Gaur egun badaude eraikin ezagun asko empresa honen zerbitzua esakatu dutenak. Walden 7 eraikina esaterako, Bartzelonan dagoen eraikin famatu bat. 

viernes, 28 de noviembre de 2014

Kepler. Aiara Fernandez eta Eneko Garrido

KOPERNIKO ETA GALILEO

https://docs.google.com/a/koldomitxelena.net/presentation/d/1zumWwzPD0B4z55lnbgPeFjhwrUMRA3KI2Sr2q_CLVWA/edit#slide=id.p

Nanoplanetak eta sateliteak

https://docs.google.com/a/koldomitxelena.net/presentation/d/1_tmRfJBL8pEet1XAXFDtF2xKxSqu3HPxlhTT0G0lrwE/edit#slide=id.p


https://docs.google.com/a/koldomitxelena.net/presentation/d/1_tmRfJBL8pEet1XAXFDtF2xKxSqu3HPxlhTT0G0lrwE/edit#slide=id.p

ARISTOTELES ETA PTOLOMEO





EGUZKI SISTEMAREN ARGIZAGI TXIKIAK. JONATHAN CEPEDA, IKER PEREZ ETA UNAI RUIZ. 1.A

https://docs.google.com/a/koldomitxelena.net/presentation/d/1DZK3sGMhVLTcGlpWyhnb6JclWLZqA8Py_8CGe184enI/edit#slide=id.p

Disfrutatu!

EGUZKI SISTEMAREN ESPLORAZIOA - MARIA ESTEVEZ ETA NEREA FERNANDEZ.

Eguzki sistemaren esplorazioa


Disfrutatu  aurkezpenak egiteko baliabide berri honetaz! ;)

Newtonen lana- Iker Esnaola eta Ander Iturburu 1.A


Newtonen lana

Eguzki sistemaren kanpoko planetak

Gure aurkezpena (Aritz eta Koldo) 


Eguzki-Sistemaren barneko planetak. Leire Mendoza eta Unai Paniagua.

http://prezi.com/-rz0tkdr0qsu/?utm_campaign=share&utm_medium=copy

 Hau da nire lana
Thomas Kunh

Big Bang Aitor Saenz eta Silvia Matias 1.A

https://docs.google.com/a/koldomitxelena.net/presentation/d/1JhBR8BzTgwl-vI0i_FQ9CrAf9iWb2qq_jOC9zXBI8Xg/edit#slide=id.p


Izarrak

Jon Otegi eta Jon Molina 1.A Izarrak
https://prezi.com/6s_nswmoulvq/izarrak/

jueves, 27 de noviembre de 2014

Galaxiak

Hemen usten dizuet lanaren argazki bat. Argazkian klikatzen baduzue preziren enlazera joan ahal zara.

https://prezi.com/jo3l6oafyx1g/galaxiak/?utm_campaign=share&utm_medium=copy
 
Espero dut gustatzea.

UNIBERTSOAREN SORRERA

 https://prezi.com/futkz_qvjbki/unibertsoaren-sorrera/

Eguzki Sistema


Juan Afonso eta Joel Villalobos egindako lana:

eguzkia
planetak
planeta nanoak
sateliteak
asteroideak
kometak

KOPERNIKO ETA GALILEO GALILEI Irantzu eta Ania

UNIBERTSOA: ZULO BELTZAK

ZULO BELTZAK 



Aurkezpena Zulo beltzak

NEWTON


Izarrak

Clickatu hemen informazio gehiagorako: Izarrak



Izarren euria







Christian eta Unai 1.B




Izar batzuk

ESNE BIDEA



Galaxiako planeta ezezagunak(Jon Sanz eta Mikel Uriarte)



Galaxiako planeta ezezagunak


Tania eta Aaron Oinarrizko Partikulak

Hau gure unibertsoko lana da: Oinarrizko Partikulak

jueves, 13 de noviembre de 2014

Energia xurgatzeko gaitasun handiagoa duten nanoaldatutako landareak sortu dituzte.

2014/03/25 Elhuyar Zientzia ITURRIA: ELHUYAR ALDIZKARIA

energia-xurgatzeko-gaitasun-handiagoa-duten-nanoal
Arabidopsis thaliana espezieko nanoaldatutako landarea. Arg. Juan Pablo Giraldo
Landareen kloroplastoei nanomaterialak erantsiz, energia xurgatzeko landareek duten gaitasuna handitzea lortu du Massachussettseko Teknologia Institutuko (MIT) ikertzaile talde batek. Nature Materials aldizkarian argitaratutako artikuluan azaltzen dutenez, eraldatutako landareek %30 energia gehiago xurgatzen dute.
Argitaratu berri den ikerketak hainbat epealdi izan ditu. Landareetatik erauztitako kloroplastoen hondamen prozesua saihesteaizan zen gainditu beharreko lehen zailtasuna.. Izan ere, landareetatik erauzitako kloroplastoek denbora tarte mugatu batean gordetzen dute fotosintesia egiten segitzeko gaitasuna. Landareetatik kanpo, kloroplastoak ordu batzuetan hondatu egiten dira.
Isolatutako kloroplastoen iraupena luzatu ahal izateko, zerio oxido nanopartikulak (nanozeriak) erabili zituzten ikertzaileek. LEEP izenez ezagutzen den teknika berritzaile bat erabiliz, nanozeriak kloroplasto molekulen barruan sartzea lortu zuten. Molekula barruan nanozeriek antioxidatzaile gisa jokatzen dutenez, kloroplastoak ez hondatzea lortu zuten.
Ikerketaren hurrengo fasean, teknika bera erabili zuten molekulen energia xurgatzeko ahalmena handitzeko, eta,horretako, karbonozko nanohodi erdieroaleak erantsi zizkieten kloroplastoei.
 Ikerketzaileek Arabidopsis thaliana espezieko landare bizietan egin zituzten ondoren entseguak, eta frogatu ahal izan zuten nanoaldatutako landareetan fotosintesiaren elektroi-fluxua %30 handitzen zela.
MITeko ikertzaileen ustez, egindako lanek ikerketa-alor berri bat zabaldu dute. Landare-nanobionika izendatu dute ikerketa-lerro berria. Michael Strano, ikerketa-talde buruaren ustez, “landareak oso erakargarriak dira teknologia-plataforma bezala erabiltzeko. Autokonpontzeko gaitasuna dute, egonkorrak dira, ingurugiro kaltegarrietan bizirauteko gaitasuna dute, eta berezko elikadura eta uraren horniketa-iturria dute”. Stranok nabarmendu duenez, landareen “potentziala bukaezina da”.
Ikerketa-talde bereko kide den Juan Pablo Giraldo zientzialariaren ustez, ikerketa-lerro berriak aukera handiak izan ditzake etorkizunean. Izan ere, nanoaldatutako landareak ingurugiroaren kutsadura gatxitzeko erabil daitezke, besteak beste. Landareen nanobionikaren alorrak zer emaitza izan ditzakeen aztertzeko, grafenoa eta antzeko nanomaterialak landareei eransteko lanak hasi dituzte MITeko ikertzaileek.

miércoles, 12 de noviembre de 2014

Garuneko konponketan lagundu dezakeen mekanismo zelular bat aurkitu dute




Hilabete honetan, Suitzan, mekanismo berri bat aurkitu dute, garunak iktusa jasan ondoren, neurona berriak sortu ahal izateko balio duenak.

Iktusa edo istripu zerebrobaskularra garuneko odol-hodi bat blokeatzen duen odol koagulu batek eragiten du. Honek odol-isuria eteten du eta ez du uzten beharrezko oxigeno kantitatea ailegatzea. Horregatik, nerbio-zelula asko hiltzen dira eta arazo motorrak, sentsorialak eta kognitiboak sortzen dira.

Suitzan dauden bi instituziotako ikertzaileek, Lundeko Unibertsitatekoek eta Karolinska Institutukoek hain zuzen ere, aurkikuntza harrigarri bat egin dute: Astrozito izeneko zelula zerebral batek iktusa edukitzean, neuronak sortzen hasten da garuneko zati kaltetuan. Hainbat esperimentu egiten frogatu dute, astrozitoek neurona heldugabeak eratzen dituztela alde horretan eta hauek neurona helduetan bihurtzen direla. 

Zientifikoek astrozitoak neuronetan bihurtzen dituen prozesuak erregulatzen duen seinaleztapen mekanismoa ere identifikatu dute. Garun osasuntsu batean, seinaleztapen mekanismo honek aktibo egoten da eta ez du uzten bihurtze prozesua gertatzea. Horren ondorioz, astrozitoek ez dute neuronarik sortzen. Berriz, iktusa badago seinaleztapen mekanismoa alde batera uzten da eta astrozitoak zelula berriak sortzen hasten dira.
Hala ere, ikertzaile batzuek iktusik ez eukaten astrozitoen mekanismo hura blokeatu zuten eta bitxikeriz, astrozitoek neurona berriak sortu zituzten. Beraz, iktusa ez da astrozitoetan prozesu  hori eragiten duen bakarra. 

Esperimentu hauengatik ondorioztatu ahal izan zuten, mekanismo horren kontrola helburu oso erabilgarria izango dela lesio edo beste gaixotasun zerebralen galerak ordezkatzen duten neurona berriak sortzeko.

Orain ikertu behar da, garun helduan lesio edo gaixotasun jakin batzuk gertatu ostean, astrozitoak neuronetan bihurtzen diren ala ez. 

Edozein kasutan, ikerketa berri honek lehen aldiz frogatu izan du, garun helduaren autokonponketan astrozitoek neuronetan bihurtzen diren prozesu batean parte hartzen duteta.

Mekanismo berriak funtzionatzen badu eta kontrolatzea posiblea bada, garrantzia kliniko handia izango du, ez bakarrik iktusa jasan duten gaixoetan, baita ere, beste kausengandik hil diren neuronen ordezkapenean besteak beste, Parkinson eta Huntington gaixotasunetan.

domingo, 2 de noviembre de 2014

Ebolaren aurkako txertoa, prest 2015erako


Ebolari aurre egiteko behar diren txerto-dosiak datorren urterako prest izan nahi dituela iragarri du Munduko Osasun Erakundeak (MOE), Genevan egin berri duen bileran. Iragarpena ausarta den arren, laborategiek normalean txertoak garatzeko behar izaten duten denbora-tartea laburtzea lortzen ari dira ebolaren kausan. Hala, dagoeneko bi txerto ari dira probatzen pertsona osasuntsuetan; are gehiago, laster, Afrika mendebaldean proba zabalak egiteko moduan izango dituztela uste dute.
ebolaren-aurkako-txertoa-prest-2015erako




Ebola filovirus bat da, eta zazpi gene ditu. Mukosetatik sartzen da giza organismora, eta, hasiera batean, monozitoak, makrofagoak, zelula dendritikoak eta gibeleko Kupffer zelulak kaltetzen ditu. Horrekin batera, immunologia-sistemaren babes-mekanismoak inhibitzen ditu. Horrenbestez, eraginkorrak izateko, estrategia bikoitz horri aurre egiteko gai izan behar dute txertoek.
Aurreratuen dauden bi txertoetako bat txinpantzeen adenovirus bat da, ebolaren azaleko proteina batekin.GlaxoSmithKline farmazia-konpainiaren eta Estatu Batuetako Gaixotasun Infekziosoen Sailaren artean ari dira garatzen, eta Estatu Batuetan, Britainia Handian eta Malin ari dira probatzen.
Bestea, estomatitis besikularraren birus errekonbinante bat da, Kanadako Osasun Agentziak garatua eta New Links konpainiak ekoitzia. Estatu Batuetan ari dira probatzen, eta laster Europan eta Afrikan probatzea espero dute.
Proba klinikoen lehen fasean daude biak. Fase horretan, txertoek seguruak direla eta erantzun immunologikoa sorrarazten dutela frogatu behar dute. Horrez gain, erantzun hori sortzeko zer dosi behar den ere neurtu behar dute; horren arabera jakin daiteke noizko izan ditzaketen txertoak prest ekoizleek.

Oztopoak oztopo

Hala ere, txertaketekin hasi baino lehen, proba klinikoen beste faseak gainditu behar dituzte. Bigarren eta hirugarren faseek eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko helburua dute, eta aipatutako bi txertoenak abenduan eta urtarrilean egitekotan dira, Liberian eta Sierra Leonan. Horretarako, boluntario ugari behar dituzte: txerto bakoitza 10.000 pertsonatan probatu behar da, eta beste hainbestek plazeboa jaso behar dute. Prozedura azkartzeko, Sierra Leonan plazeborik gabeko proba bat ere egingo dute. Hain zuzen, proba egiteak kalte baino onura handiagoa dakarren kasuetan, plazeborik gabeko proba egitea baimentzen da, baina beti salbuespen gisa.
Txertoak probatu bitartean, beste arazo batzuk ere konpondu behar dituzte. Adibidez, MOE aztertzen ari da nola prestatu populazioa txertaketak onartzeko. Bestetik, txertoek ‐80 ⁰C-ko tenperaturan gorde beharko dira; horrek esan nahi du, hozkailu bereziak beharko dituztela txertaketak egingo diren lekuetan. Eta beste alderdi batek ere sortzen du kezka: dirua. Nork ordainduko ditu gastuak? Ez MOEk ez ebolarekin lanean ari diren gainerako erakundeek ez dute zalantzarik mendebaldeko herrialdeek ere lagundu beharko dutela, baina oraindik ez dago erabaki garbirik. Dena dela, 2015a amaitu baino lehen txertaketekin hasteko moduan egongo direla espero du MOEk, oztopo guztiak gaindituta.


EMAKUMEEN ETA GIZONEN GARUNEN ARTEAN DIFERENTZIAK DAUDELA BAIEZTATU DUTE



Cambridge Unibertsitateko ikertzaileek ondorioztatu dute emakumezkoen garunen egiturak eta gizonezkoenak ez direla berdinak; hau da, aldeak daudela batzuen eta besteen artean, batez ere, sistema linbikoan eta hizkuntzarekin lotutako egituretan.
Ikerketa askok jarri izan dute agerian sistema linbikoa garatuagoa dagoela gizonezkoetan emakumezkoetan baino, eta alderantzizkoa gertatzen dela hizkuntzarekin lotutako egiturekin.
Gaitz psikikoetan dagoen aldea, emakumezkoen eta gizonezkoen garunen artean dagoen diferentziekin erlazionatuta egon daitekeela uste dute ikertzaileek. Autismoa, eskizofrenia eta depresioa eta antsietatea aipatu dituzte. Izan ere, sexuaren arabera berezituak agertzen diren sistema linbikoaren area batzuek erlazionatuta daude gaitz horiekin, eta gaitzek ez dute prebalentzia berdina batzuetan eta besteetan: autismoa goizago eta maizago agertzen da mutiletan nesketan baino, eta antzekoa gertatzen da geroxeago eskizofreniarekin; aldiz, depresioa eta antsietatea nesketan agertzen da maizago, nerabezaroan.