domingo, 22 de febrero de 2015

Zergatik geratzen zaigu burua zuri edo hutsik?

Zergatik geratzen zaigu burua zuri edo hutsik?

Momentu ez  onetan momentu batez gauzak ahazten ditugunean burua hutsik edo zuri geratzea deritzo. Normalean hau momentu tsarrenetan gertatzen da adibidez azterketa batean edo presentazio batean. Hau guztioi gertatu ahal zaion gauza da eta normala da askotan gertatzen ez bazaizu.
Hau tentsio emozional handiko egoeretan gertatzen da erantzukizun gehiegikeriaren ondorioz edo gertatzen den egoera urduri jartzen digulako. Normalean gutxi irauten du.
Honen aurrean ondo ateratzeko gakoa momentuari inportantzia kentzea izan daiteke. Hau ez gertatzeko lehenago erlaxatzeko teknikak egin ahal dira eta oso inportantea da hitz egiten ari zaren gaiari buruz ondo informatua egotea.
Azterketa idatzi batean gertatzeen denean memoria-lapsusa deritzo. Kasu honetan bereiztu egin behar da zergatik gertatzen den , erantzukizunaren edo materiaren ezagupenaren ondorioz.
Errespontsabilitate hau  corticosterona izeneko hormona batean kokatuta dago eta honek tentsio, beldur eta antsietate handiko momentuetan askatzen da. Glandula suprarrenaletan sintetisatzen da hormona hau eta informazioa errekuperatzeko sistemak blokeatzen ditu.
Hormona honek garunaren hainbat inguruetan du eragina: gogoratzeko ezinbestekoa den hipokanpoan, emozioetan, oroipenak berreskuratzeko prozesuan etb.
Konprobatu egin dute glukokortikoide izeneko hormonen administrazioa proba baten aurretik, geroagoko datuen berreskurapenean eragina duela. Hormona hauek ere lapsusaren iraupenean eragiten dute 90 min iraun dezakena. Honengatik askotan azterketa batean ez zarena gogoratzen geroago ateratzen da, adibidez etxera ailegatzean.

domingo, 8 de febrero de 2015

Larre gorriak desagertzen ari dira Euskal Herriko kostaldean

Euskal kostaldeko Gelidium corneum alga gorrien populazioak gainbehera larria izan du azken urteetan. EHUko Itsas Bentos ikerketa-taldeak bildutako datuek erakusten dute azken bi hamarkadatan populazioa erdira jaitsi dela leku askotan, eta muturreko kasuetan % 80 ko presentzia izatetik % 5 era pasatu dela.
Gelidium corneum alga handia da, eta olatuek gogor jotzen duten tokietan kokatzen da. Garrantzia handia du itsas ekosistemaren funtzionamenduan, beste alga eta animalia askoren bizileku eta babeslekua baita. Baina haren tokia beste alga batzuk ari dira hartzen.
 Aldaketa izugarriak ari dira gertatzen gure itsaspeko paisaian; lehen alga-larre  zabalak zeuden tokietan, orain basamortu-itxura duten eremuak daude. Produktibitate-galera garrantzitsu bat izaten ari gara. Kondizioak aldatu egin dira azken urteetan. Uraren tenperatura epeldu egin da. Eguzki-erradiazioak ere gora egin du, eta Gelidiumak horitzea eta zuritzea eragin du horrek. Mantenugaiak, berriz, urritu egin dira, azaleratzeen aldaketen eta ibaietatik heldutako ur-emariaren murrizketaren eraginez. Beste faktore batzuek ere badute eragina: ekaitzen areagotzeak esaterako.
Aldaketa horien guztien ondorioz, espezie berriak ari dira agertzen. Gaur egun 1991an baino espezie gehiagok osatzen dute euskal kostaldeko bioaniztasuna. Espezie gehiago egotea ez da beti positiboa baina. Ekosistema batean positiboa dena da funtzioak eta prozesu ekologikoak mantentzea. Hau da, produktibitatea eta bioaniztasuna mantentzea, baina ez bakarrik espezie kopuruari dagokionean, baita aniztasun genetikoa edota funtzionala bezalako terminoetan ere. 
larre-gorriak-desagertzen-ari-dira-euskal-herriko-

3D-ko inpresoren bidez sortutako lehen kotxeak jadanik errepidetan. Ane Miren. 1.A


Azken urteetan 3 dimentsioko inpresoren mundua asko garatu da. Izan daiteke etorkizunean kotxe fabrikek gaur egungoekin zerikusirik ez izatea, bertako makinetako asko horrelako inpresorengatik ordezkatuak izan daitezkelako.

Horrelako makinen bidez sortutako lehen kotxeak prototipo moduan dabiltza jadanik zirkulatzen eta oraingoz gidari batek manejatzen ditu baina helburua kotxe hauek gidaririk gabe ere ibili ahal izatea da. Kotxe hauen sortzaileak diren fabrikek duten beste helburuetako bat kotxeak inprimitzeko behar den denbora murriztea da. Orain 44 ordu behar dira karbono-zuntzez gogortutako plastikozko bloke bat kotxe bihurtzeko eta denbora hori 24 edota 12 ordura ere murriztu daitekela pentsatzen dute adituek.

Ibilgailu hau elektronikoa da eta fabrikazio berri honek pieza asko aurreztea baimentzen du, 40 dira hain zuzen behar dituen piezak eta ibilgailu konbentzional batek aitzitik 20.000 inguru behar ditu.

Argazkian ageri den prototipoak 66 km/h abiadura ere lor dezake eta bateria karga bakarrarekin 200 kilometro egin ditzake. Oraingoz bakarrik 2 dira kotxe hau fabrikatzeko gai diren 3 dimentsioko inpresorak, biak Estatu Batuetan kokatuak, baina bere fabrikatzaileak jada merkaturatzea planteatu du 14.000 eurotan.

Etorkizunean errepidea haien burua gidatzen duten kotxeekin konpartituko dugu, Google horren inguruan ikerketak egiten dabil eta Mercedes Benz-ek ere kamioi berri bat aurkeztu du, non gidaria guztiz erlaxatuta joan daiteken , kamioiaren kamara eta ordenagailuek ibilgailua bidean mantentzen dutelarik. Oraingoz autopistetan bakarrik ikus daitezke prototipo hauek baina argi dago gidaririk gabeko etorkizun baten aurrean gaudela.

jueves, 5 de febrero de 2015

Hiru pertsonaren erditzea


 
Gaur egun baimenduta izan da teknika berri bat ADN sortzen dituen akats genetikoak sahiesteko: hirugarren baten laguntzarekin.

Teknika hau hasi da praktikan jartzen Britania Handian, kontrobertsia handia izaten. Izan ere, metodo honen bidez jaiotako haurrak dute emailearen  % 0,1 inguru. 

Metodo hau datza bi emailearen eta akatsdunaren zelula erreproduktiboaren nukleoak errauzten; gero,  akatsdunaren nukleoa sartzen da emailearen zelulan gero intseminatzeko edo intseminatuta egoteko.

Orain aztertzen ari da beste herrialdeetan ea metodo segurua ote den, Britania Handiko erabakiak normalean beste herrialdetan errepikatzeko joera baidago.

miércoles, 4 de febrero de 2015

Berria: Odoleko entzima batek agresibitatea txikitzen du

Odolean ohikoa den entzima batek agresibitatea erregulatzen duela argitu dute AEBko eta Kanadako ikertzaile batzuek. Saguetan egindako esperimentuetan ikusi dute entzima hori areagotzean oldarkortasuna nabarmen txikitzen dela. 
Butirilkolinestarasa entzima (BChE) arrunta da ornodunen odolean. Ez dago oso argi zein den haren benetako funtzio fisiologikoa, baina bai hamaika substantzia desegiten dituela, esaterako, kokaina. Hain zuzen ere, kokaina-mendekotasuna tratatzeko aukera gisa BChE entzima ikertzen ari zirela, ustekabean konturatu ziren agresibitatea txikitzea eragiten duela. Kokainaren hidrolisia areagotzeko BChE entzima mutatu bat sartu zieten saguei, gene-transferentzia bidez. Batetik, baieztatu zuten kokaina-mendekotasunari aurre egiteko balio lezakeela, droga garunera iritsi baino lehen desegiten baitu. Baina, bestetik, konturatu ziren saguen arteko ohiko borrokak nabarmen gutxitzen zirela.
Hori ikusita BChE entzimak oldarkortasunean nola eragiten duen ikertzen hasi ziren, eta baieztatu dute entzima odolean areagotzen denean agresibitatea txikitu egiten dela, eta, alderantziz, entzima horren genea isilduta duten saguak oldarkorragoak direla.
Ikertzaileek argitu dute grelina hormonan dagoela gakoa. Grelinak, besteak beste, gosea, antsietatea eta estresa areagotzen ditu; eta hormona hori ere desegiten du BChE entzimak. Hain zuzen ere, ikertzaileek proposatu dute grelina desegitea izan litekeela entzimaren funtzio fisiologiko nagusia. Eta in vitro esperimentuekin baieztatu dute gizakien BChE entzimak ere desegiten duela grelina.