Azken urteetan 3 dimentsioko inpresoren mundua asko garatu da. Izan daiteke etorkizunean kotxe fabrikek gaur egungoekin zerikusirik ez izatea, bertako makinetako asko horrelako inpresorengatik ordezkatuak izan daitezkelako.
Horrelako makinen bidez sortutako lehen kotxeak prototipo moduan dabiltza jadanik zirkulatzen eta oraingoz gidari batek manejatzen ditu baina helburua kotxe hauek gidaririk gabe ere ibili ahal izatea da. Kotxe hauen sortzaileak diren fabrikek duten beste helburuetako bat kotxeak inprimitzeko behar den denbora murriztea da. Orain 44 ordu behar dira karbono-zuntzez gogortutako plastikozko bloke bat kotxe bihurtzeko eta denbora hori 24 edota 12 ordura ere murriztu daitekela pentsatzen dute adituek.
Ibilgailu hau elektronikoa da eta fabrikazio berri honek pieza asko aurreztea baimentzen du, 40 dira hain zuzen behar dituen piezak eta ibilgailu konbentzional batek aitzitik 20.000 inguru behar ditu.
Argazkian ageri den prototipoak 66 km/h abiadura ere lor dezake eta bateria karga bakarrarekin 200 kilometro egin ditzake. Oraingoz bakarrik 2 dira kotxe hau fabrikatzeko gai diren 3 dimentsioko inpresorak, biak Estatu Batuetan kokatuak, baina bere fabrikatzaileak jada merkaturatzea planteatu du 14.000 eurotan.
Etorkizunean errepidea haien burua gidatzen duten kotxeekin konpartituko dugu, Google horren inguruan ikerketak egiten dabil eta Mercedes Benz-ek ere kamioi berri bat aurkeztu du, non gidaria guztiz erlaxatuta joan daiteken , kamioiaren kamara eta ordenagailuek ibilgailua bidean mantentzen dutelarik. Oraingoz autopistetan bakarrik ikus daitezke prototipo hauek baina argi dago gidaririk gabeko etorkizun baten aurrean gaudela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario