domingo, 8 de febrero de 2015

Larre gorriak desagertzen ari dira Euskal Herriko kostaldean

Euskal kostaldeko Gelidium corneum alga gorrien populazioak gainbehera larria izan du azken urteetan. EHUko Itsas Bentos ikerketa-taldeak bildutako datuek erakusten dute azken bi hamarkadatan populazioa erdira jaitsi dela leku askotan, eta muturreko kasuetan % 80 ko presentzia izatetik % 5 era pasatu dela.
Gelidium corneum alga handia da, eta olatuek gogor jotzen duten tokietan kokatzen da. Garrantzia handia du itsas ekosistemaren funtzionamenduan, beste alga eta animalia askoren bizileku eta babeslekua baita. Baina haren tokia beste alga batzuk ari dira hartzen.
 Aldaketa izugarriak ari dira gertatzen gure itsaspeko paisaian; lehen alga-larre  zabalak zeuden tokietan, orain basamortu-itxura duten eremuak daude. Produktibitate-galera garrantzitsu bat izaten ari gara. Kondizioak aldatu egin dira azken urteetan. Uraren tenperatura epeldu egin da. Eguzki-erradiazioak ere gora egin du, eta Gelidiumak horitzea eta zuritzea eragin du horrek. Mantenugaiak, berriz, urritu egin dira, azaleratzeen aldaketen eta ibaietatik heldutako ur-emariaren murrizketaren eraginez. Beste faktore batzuek ere badute eragina: ekaitzen areagotzeak esaterako.
Aldaketa horien guztien ondorioz, espezie berriak ari dira agertzen. Gaur egun 1991an baino espezie gehiagok osatzen dute euskal kostaldeko bioaniztasuna. Espezie gehiago egotea ez da beti positiboa baina. Ekosistema batean positiboa dena da funtzioak eta prozesu ekologikoak mantentzea. Hau da, produktibitatea eta bioaniztasuna mantentzea, baina ez bakarrik espezie kopuruari dagokionean, baita aniztasun genetikoa edota funtzionala bezalako terminoetan ere. 
larre-gorriak-desagertzen-ari-dira-euskal-herriko-

No hay comentarios:

Publicar un comentario