Hona hemen 3. ebaluaketan egindako azken gauzak:
Osasuna eta Gaixotasunak - Ivan Diaz eta Mikel Gomez
Nanoteknologia - Ivan Diaz
viernes, 5 de junio de 2015
sábado, 30 de mayo de 2015
viernes, 29 de mayo de 2015
MGZ GAIXOTASUNA. OBESITATEA.
Obesitateari buruzko lana egin dugu, espero dugu zeuen gustukoa izatea:
(LINK-A): OBESITATEA ALDIZKARIA
Egileak:
Aitor Saenz de Camara, Jorge de la Serna eta Javier Arana.
(LINK-A): OBESITATEA ALDIZKARIA
Egileak:
Aitor Saenz de Camara, Jorge de la Serna eta Javier Arana.
MGZ gaixotasunak. Dengea
Jon Sanz, Joel Villalobos eta Mikel Uriarte egin dugun lana dengeari buruzkoa da, eta ikus dezakezue lotura honetan:
Denge (Jon, Joel eta Mikel)
Denge (Jon, Joel eta Mikel)
Nanoteknologia
hemen dago nanoteknologiari buruzko egin genuen bideoa.- Mikel Uriarte, Jon Sanz eta Joel Villalobos
bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=MBmHiMYek_w
bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=MBmHiMYek_w
martes, 26 de mayo de 2015
jueves, 21 de mayo de 2015
miércoles, 20 de mayo de 2015
Antrax 1.B
https://www.powtoon.com/show/fnIusSpLh7o/antrax/#/
Christian A. Hernández, Josu Álvarez eta Unai Vadillo
Christian A. Hernández, Josu Álvarez eta Unai Vadillo
lunes, 18 de mayo de 2015
domingo, 17 de mayo de 2015
jueves, 12 de marzo de 2015
Hori zuri? Edo beltz urdin?
Egun hauetan zihur aski entzun duzuela soineko urdin beltz edo hori zuriaren polemika, eta baliteke parte hartu izatea eztabaida honetan. Bada, hona hemen arazo bisual honi aurre egiten dion azalpen zientifikoa.
Gure begietara ailegatzen diren eta argian dauden ondak erretinan dauden pigmentuak aktibatzen dituzte. Hauek konekzio neuronalak gauzatzen dituzte ikuste azalean. Ikuste azalak seinale horiek prosezatzen eta gero irudi bihurtzeaz arduratzen dira.
Erretinara ailegatzen zaigun lehen argi izpia ingurunean ikusten den onda longitudeaz osatuta dago, hau da, lehen argi izpia ez da soinekoaren arabera, baizik eta inguruko argiaren arabera.
Beraz... Zein da arazoa? Bada, soinekoa pertzepzioaren puntu kritiko batean kokatuta dagoela. Pertsona batzuek ardatz akromatikoaren zati bat ezabatzen dute eta beste batzuek beste zatia. Hau da, batzuk kolore ilunak ezabatzen dute (eta soinekoa zuria eta horia ikusten dutenek) eta besteek kolor argiak (urdina eta beltza ikusten dutenek).
Argazkia photoshop-ekin ikusita:
domingo, 8 de marzo de 2015
Zergatik egiten dugu doministiku?
Zergatik egiten dugu doministiku?
Denok noizbait doministiku egin dugu, baina zergatik egiten dugu? Oraindik zientzialariek ez dute argi. Errefleju bat dela bakarrik dakigu. Doministiku egiten dugunean
bi fase ezberdintzen dira:
1- Aire hartzen dugu
2- Aire hori kanporatzen dugu. Kanporatzean, airea 70- 130km/h- ko abiadurarekin atera daiteke eta hurak izan dezakeen listuak 8 metro karratu hartzen ditu.
Normalean doministiku egiten dugu gas kimikoak, agente infekziozoak edota hautsa arnastean. Baina horiek ez dira kasu bakarrak:
1- Anchoo- ren sindromea
Jendearen % 25ak doministiku egiten du argi potente baten aurrean, eguzkiaren argiaren aurrean adibidez. Gaixotasun hau oinordetzan uzten da eta pertsona hauen doministikuak asko entzuten dira eta oso errepikakorrak dira.
Noski, gaixotasun hauek zenbait lanetan mugak jartzen dizkie pertsona hauei, adibidez ezin dira pilotuak izan, zeren naiz eta betaurreko polarizatuak eraman eguzkiaren argiaren erreflejuak itsasoan berdin eragiten die.
2- Beste sindrome batzuk
Gehiegi jateagatik edo sexualki eszitatzeagatik doministiku egiten duen jendea ere badago.
Ezin da doministikua ekidin?
Hainbat truko daude, haien artean: Sudurraren puntan indar pizkat egitea, ahosabaitik mingaina pasatzea edota mingainarekin hortzetan indarra egitea..
Hala ere domisitikua ezin izan badugu ekidin, bakarrik Jesus esatea gelditzen zaigu. Jesus esatearen ohitura IV. mendetik datorkigu, bertan Gregorio Magno aita santuak doministiku egiten zuten gaixoei “Que dios te bendiga” esaten zien eta esaldia urtez urte aldatzen joan eta gaur egun erabiltzen dugun esaera sortu zen.
domingo, 22 de febrero de 2015
Zergatik geratzen zaigu burua zuri edo hutsik?
Zergatik geratzen zaigu burua zuri edo hutsik?
Momentu ez onetan momentu batez gauzak ahazten ditugunean burua hutsik edo zuri geratzea deritzo. Normalean hau momentu tsarrenetan gertatzen da adibidez azterketa batean edo presentazio batean. Hau guztioi gertatu ahal zaion gauza da eta normala da askotan gertatzen ez bazaizu.
Hau tentsio emozional handiko egoeretan gertatzen da erantzukizun gehiegikeriaren ondorioz edo gertatzen den egoera urduri jartzen digulako. Normalean gutxi irauten du.
Honen aurrean ondo ateratzeko gakoa momentuari inportantzia kentzea izan daiteke. Hau ez gertatzeko lehenago erlaxatzeko teknikak egin ahal dira eta oso inportantea da hitz egiten ari zaren gaiari buruz ondo informatua egotea.
Azterketa idatzi batean gertatzeen denean memoria-lapsusa deritzo. Kasu honetan bereiztu egin behar da zergatik gertatzen den , erantzukizunaren edo materiaren ezagupenaren ondorioz.
Errespontsabilitate hau corticosterona izeneko hormona batean kokatuta dago eta honek tentsio, beldur eta antsietate handiko momentuetan askatzen da. Glandula suprarrenaletan sintetisatzen da hormona hau eta informazioa errekuperatzeko sistemak blokeatzen ditu.
Hormona honek garunaren hainbat inguruetan du eragina: gogoratzeko ezinbestekoa den hipokanpoan, emozioetan, oroipenak berreskuratzeko prozesuan etb.
Konprobatu egin dute glukokortikoide izeneko hormonen administrazioa proba baten aurretik, geroagoko datuen berreskurapenean eragina duela. Hormona hauek ere lapsusaren iraupenean eragiten dute 90 min iraun dezakena. Honengatik askotan azterketa batean ez zarena gogoratzen geroago ateratzen da, adibidez etxera ailegatzean.
domingo, 8 de febrero de 2015
Larre gorriak desagertzen ari dira Euskal Herriko kostaldean
Euskal kostaldeko Gelidium corneum alga gorrien populazioak gainbehera larria izan du azken urteetan. EHUko Itsas Bentos ikerketa-taldeak bildutako datuek erakusten dute azken bi hamarkadatan populazioa erdira jaitsi dela leku askotan, eta muturreko kasuetan % 80 ko presentzia izatetik % 5 era pasatu dela.
Gelidium corneum alga handia da, eta olatuek gogor jotzen duten tokietan kokatzen da. Garrantzia handia du itsas ekosistemaren funtzionamenduan, beste alga eta animalia askoren bizileku eta babeslekua baita. Baina haren tokia beste alga batzuk ari dira hartzen.
Aldaketa izugarriak ari dira gertatzen gure itsaspeko paisaian; lehen alga-larre zabalak zeuden tokietan, orain basamortu-itxura duten eremuak daude. Produktibitate-galera garrantzitsu bat izaten ari gara. Kondizioak aldatu egin dira azken urteetan. Uraren tenperatura epeldu egin da. Eguzki-erradiazioak ere gora egin du, eta Gelidiumak horitzea eta zuritzea eragin du horrek. Mantenugaiak, berriz, urritu egin dira, azaleratzeen aldaketen eta ibaietatik heldutako ur-emariaren murrizketaren eraginez. Beste faktore batzuek ere badute eragina: ekaitzen areagotzeak esaterako.
Aldaketa horien guztien ondorioz, espezie berriak ari dira agertzen. Gaur egun 1991an baino espezie gehiagok osatzen dute euskal kostaldeko bioaniztasuna. Espezie gehiago egotea ez da beti positiboa baina. Ekosistema batean positiboa dena da funtzioak eta prozesu ekologikoak mantentzea. Hau da, produktibitatea eta bioaniztasuna mantentzea, baina ez bakarrik espezie kopuruari dagokionean, baita aniztasun genetikoa edota funtzionala bezalako terminoetan ere.
3D-ko inpresoren bidez sortutako lehen kotxeak jadanik errepidetan. Ane Miren. 1.A
Azken urteetan 3 dimentsioko inpresoren mundua asko garatu da. Izan daiteke etorkizunean kotxe fabrikek gaur egungoekin zerikusirik ez izatea, bertako makinetako asko horrelako inpresorengatik ordezkatuak izan daitezkelako.
Horrelako makinen bidez sortutako lehen kotxeak prototipo moduan dabiltza jadanik zirkulatzen eta oraingoz gidari batek manejatzen ditu baina helburua kotxe hauek gidaririk gabe ere ibili ahal izatea da. Kotxe hauen sortzaileak diren fabrikek duten beste helburuetako bat kotxeak inprimitzeko behar den denbora murriztea da. Orain 44 ordu behar dira karbono-zuntzez gogortutako plastikozko bloke bat kotxe bihurtzeko eta denbora hori 24 edota 12 ordura ere murriztu daitekela pentsatzen dute adituek.
Ibilgailu hau elektronikoa da eta fabrikazio berri honek pieza asko aurreztea baimentzen du, 40 dira hain zuzen behar dituen piezak eta ibilgailu konbentzional batek aitzitik 20.000 inguru behar ditu.
Argazkian ageri den prototipoak 66 km/h abiadura ere lor dezake eta bateria karga bakarrarekin 200 kilometro egin ditzake. Oraingoz bakarrik 2 dira kotxe hau fabrikatzeko gai diren 3 dimentsioko inpresorak, biak Estatu Batuetan kokatuak, baina bere fabrikatzaileak jada merkaturatzea planteatu du 14.000 eurotan.
Etorkizunean errepidea haien burua gidatzen duten kotxeekin konpartituko dugu, Google horren inguruan ikerketak egiten dabil eta Mercedes Benz-ek ere kamioi berri bat aurkeztu du, non gidaria guztiz erlaxatuta joan daiteken , kamioiaren kamara eta ordenagailuek ibilgailua bidean mantentzen dutelarik. Oraingoz autopistetan bakarrik ikus daitezke prototipo hauek baina argi dago gidaririk gabeko etorkizun baten aurrean gaudela.
jueves, 5 de febrero de 2015
Hiru pertsonaren erditzea
Gaur egun baimenduta izan da teknika berri bat ADN sortzen dituen akats genetikoak sahiesteko: hirugarren baten laguntzarekin.
Teknika hau hasi da praktikan jartzen Britania Handian, kontrobertsia handia izaten. Izan ere, metodo honen bidez jaiotako haurrak dute emailearen % 0,1 inguru.
Metodo hau datza bi emailearen eta akatsdunaren zelula erreproduktiboaren nukleoak errauzten; gero, akatsdunaren nukleoa sartzen da emailearen zelulan gero intseminatzeko edo intseminatuta egoteko.
Orain aztertzen ari da beste herrialdeetan ea metodo segurua ote den, Britania Handiko erabakiak normalean beste herrialdetan errepikatzeko joera baidago.
miércoles, 4 de febrero de 2015
Berria: Odoleko entzima batek agresibitatea txikitzen du
Odolean ohikoa den entzima batek agresibitatea erregulatzen duela argitu dute AEBko eta Kanadako ikertzaile batzuek. Saguetan egindako esperimentuetan ikusi dute entzima hori areagotzean oldarkortasuna nabarmen txikitzen dela.
Butirilkolinestarasa entzima (BChE) arrunta da ornodunen odolean. Ez dago oso argi zein den haren benetako funtzio fisiologikoa, baina bai hamaika substantzia desegiten dituela, esaterako, kokaina. Hain zuzen ere, kokaina-mendekotasuna tratatzeko aukera gisa BChE entzima ikertzen ari zirela, ustekabean konturatu ziren agresibitatea txikitzea eragiten duela. Kokainaren hidrolisia areagotzeko BChE entzima mutatu bat sartu zieten saguei, gene-transferentzia bidez. Batetik, baieztatu zuten kokaina-mendekotasunari aurre egiteko balio lezakeela, droga garunera iritsi baino lehen desegiten baitu. Baina, bestetik, konturatu ziren saguen arteko ohiko borrokak nabarmen gutxitzen zirela.
Hori ikusita BChE entzimak oldarkortasunean nola eragiten duen ikertzen hasi ziren, eta baieztatu dute entzima odolean areagotzen denean agresibitatea txikitu egiten dela, eta, alderantziz, entzima horren genea isilduta duten saguak oldarkorragoak direla.
Ikertzaileek argitu dute grelina hormonan dagoela gakoa. Grelinak, besteak beste, gosea, antsietatea eta estresa areagotzen ditu; eta hormona hori ere desegiten du BChE entzimak. Hain zuzen ere, ikertzaileek proposatu dute grelina desegitea izan litekeela entzimaren funtzio fisiologiko nagusia. Eta in vitro esperimentuekin baieztatu dute gizakien BChE entzimak ere desegiten duela grelina.
viernes, 30 de enero de 2015
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)



.jpg)