Ebolaren aurkako txertoa, prest 2015erako
Ebolari aurre egiteko behar diren txerto-dosiak datorren urterako prest izan nahi dituela iragarri du Munduko Osasun Erakundeak (MOE), Genevan egin berri duen bileran. Iragarpena ausarta den arren, laborategiek normalean txertoak garatzeko behar izaten duten denbora-tartea laburtzea lortzen ari dira ebolaren kausan. Hala, dagoeneko bi txerto ari dira probatzen pertsona osasuntsuetan; are gehiago, laster, Afrika mendebaldean proba zabalak egiteko moduan izango dituztela uste dute.
Ebola filovirus bat da, eta zazpi gene ditu. Mukosetatik sartzen da giza organismora, eta, hasiera batean, monozitoak, makrofagoak, zelula dendritikoak eta gibeleko Kupffer zelulak kaltetzen ditu. Horrekin batera, immunologia-sistemaren babes-mekanismoak inhibitzen ditu. Horrenbestez, eraginkorrak izateko, estrategia bikoitz horri aurre egiteko gai izan behar dute txertoek.
Aurreratuen dauden bi txertoetako bat txinpantzeen adenovirus bat da, ebolaren azaleko proteina batekin.GlaxoSmithKline farmazia-konpainiaren eta Estatu Batuetako Gaixotasun Infekziosoen Sailaren artean ari dira garatzen, eta Estatu Batuetan, Britainia Handian eta Malin ari dira probatzen.
Bestea, estomatitis besikularraren birus errekonbinante bat da, Kanadako Osasun Agentziak garatua eta New Links konpainiak ekoitzia. Estatu Batuetan ari dira probatzen, eta laster Europan eta Afrikan probatzea espero dute.
Proba klinikoen lehen fasean daude biak. Fase horretan, txertoek seguruak direla eta erantzun immunologikoa sorrarazten dutela frogatu behar dute. Horrez gain, erantzun hori sortzeko zer dosi behar den ere neurtu behar dute; horren arabera jakin daiteke noizko izan ditzaketen txertoak prest ekoizleek.
Ebola filovirus bat da, eta zazpi gene ditu. Mukosetatik sartzen da giza organismora, eta, hasiera batean, monozitoak, makrofagoak, zelula dendritikoak eta gibeleko Kupffer zelulak kaltetzen ditu. Horrekin batera, immunologia-sistemaren babes-mekanismoak inhibitzen ditu. Horrenbestez, eraginkorrak izateko, estrategia bikoitz horri aurre egiteko gai izan behar dute txertoek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario