domingo, 30 de noviembre de 2014

Etxe ekologiko eta eraginkor bat lortzea gutxi gastatuz

Start-up' Eco2Next enpresak eraikinak berritu egiten ditu eraginkorragoak egin ahal izateko: instalakuntzak jartzen dituzte , baina bere bezeroei kobratzen dieten bakarra ongi egindako aurrezki energetikoko partea da.
Enpresa honen zuzendaria David Martin da,eta duela hiru urte sortu zuen empresa.Hiru urte hauetan zehar hainbat sari desberdin irabazi ditu.
Eco2Nextek  komunitatei eskaintzen dizkio aurrezki elektrikoko zerbitzu bat.  Zerbitzu honetan enpresak burutzen ditu eraikinean  beharrezkoak diren aldaketa guztiak. Aldaketa hauen bitartez eraikina eraginkor bilakatzen da ikuspuntu energetikoari erreparatuz.  Bezeroek hasiera-hasieratik bere fakturan aurrezkia ikus ditzakete. Enpresak aurrezki horren zati bat kobratzen du, modu horretan inbertsioak neurri batean amortizatzen dituzte. Urtero zenbateko aurrizkia sortzen duten jakiteko kontratua sinatu baino lehen 12 hilabetetako faktura begiratzen dute. Geroago faktura berria heltzen da eta konparatzen dute zer nolako aurrizkia sortu egin  den.
%15eko aurrizkia da hain zuzen. Eraikineko faktura energetikoa jaisteko konpromisoa hartzen duten ehunekoa da hori.  
Bezeroek ekonomikoki nahiko irabazten dute , instalakuntzak enpresak ezartzen ditu eta.  Horretaz gain enpresa ordaindu egiten dute elektrizitatean aurrezten duten diruarekin.
Enpresak 60 hilabetetako kontratu bat ezartzen du, baina 6 hilabete pasa eta gero asetuta sentitzen ez badira kontratu hau apurtu dezakete .

Gaur egun badaude eraikin ezagun asko empresa honen zerbitzua esakatu dutenak. Walden 7 eraikina esaterako, Bartzelonan dagoen eraikin famatu bat. 

1 comentario: