EMAKUMEEN ETA GIZONEN GARUNEN ARTEAN DIFERENTZIAK DAUDELA BAIEZTATU DUTE
Cambridge Unibertsitateko ikertzaileek ondorioztatu dute emakumezkoen garunen egiturak eta gizonezkoenak ez direla berdinak; hau da, aldeak daudela batzuen eta besteen artean, batez ere, sistema linbikoan eta hizkuntzarekin lotutako egituretan.
Ikerketa askok jarri izan dute agerian sistema linbikoa garatuagoa dagoela gizonezkoetan emakumezkoetan baino, eta alderantzizkoa gertatzen dela hizkuntzarekin lotutako egiturekin.
Gaitz psikikoetan dagoen aldea, emakumezkoen eta gizonezkoen garunen artean dagoen diferentziekin erlazionatuta egon daitekeela uste dute ikertzaileek. Autismoa, eskizofrenia eta depresioa eta antsietatea aipatu dituzte. Izan ere, sexuaren arabera berezituak agertzen diren sistema linbikoaren area batzuek erlazionatuta daude gaitz horiekin, eta gaitzek ez dute prebalentzia berdina batzuetan eta besteetan: autismoa goizago eta maizago agertzen da mutiletan nesketan baino, eta antzekoa gertatzen da geroxeago eskizofreniarekin; aldiz, depresioa eta antsietatea nesketan agertzen da maizago, nerabezaroan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario