miércoles, 12 de noviembre de 2014

Garuneko konponketan lagundu dezakeen mekanismo zelular bat aurkitu dute




Hilabete honetan, Suitzan, mekanismo berri bat aurkitu dute, garunak iktusa jasan ondoren, neurona berriak sortu ahal izateko balio duenak.

Iktusa edo istripu zerebrobaskularra garuneko odol-hodi bat blokeatzen duen odol koagulu batek eragiten du. Honek odol-isuria eteten du eta ez du uzten beharrezko oxigeno kantitatea ailegatzea. Horregatik, nerbio-zelula asko hiltzen dira eta arazo motorrak, sentsorialak eta kognitiboak sortzen dira.

Suitzan dauden bi instituziotako ikertzaileek, Lundeko Unibertsitatekoek eta Karolinska Institutukoek hain zuzen ere, aurkikuntza harrigarri bat egin dute: Astrozito izeneko zelula zerebral batek iktusa edukitzean, neuronak sortzen hasten da garuneko zati kaltetuan. Hainbat esperimentu egiten frogatu dute, astrozitoek neurona heldugabeak eratzen dituztela alde horretan eta hauek neurona helduetan bihurtzen direla. 

Zientifikoek astrozitoak neuronetan bihurtzen dituen prozesuak erregulatzen duen seinaleztapen mekanismoa ere identifikatu dute. Garun osasuntsu batean, seinaleztapen mekanismo honek aktibo egoten da eta ez du uzten bihurtze prozesua gertatzea. Horren ondorioz, astrozitoek ez dute neuronarik sortzen. Berriz, iktusa badago seinaleztapen mekanismoa alde batera uzten da eta astrozitoak zelula berriak sortzen hasten dira.
Hala ere, ikertzaile batzuek iktusik ez eukaten astrozitoen mekanismo hura blokeatu zuten eta bitxikeriz, astrozitoek neurona berriak sortu zituzten. Beraz, iktusa ez da astrozitoetan prozesu  hori eragiten duen bakarra. 

Esperimentu hauengatik ondorioztatu ahal izan zuten, mekanismo horren kontrola helburu oso erabilgarria izango dela lesio edo beste gaixotasun zerebralen galerak ordezkatzen duten neurona berriak sortzeko.

Orain ikertu behar da, garun helduan lesio edo gaixotasun jakin batzuk gertatu ostean, astrozitoak neuronetan bihurtzen diren ala ez. 

Edozein kasutan, ikerketa berri honek lehen aldiz frogatu izan du, garun helduaren autokonponketan astrozitoek neuronetan bihurtzen diren prozesu batean parte hartzen duteta.

Mekanismo berriak funtzionatzen badu eta kontrolatzea posiblea bada, garrantzia kliniko handia izango du, ez bakarrik iktusa jasan duten gaixoetan, baita ere, beste kausengandik hil diren neuronen ordezkapenean besteak beste, Parkinson eta Huntington gaixotasunetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario