Energia-erabilera,
ekonomia eta klima aintzat hartuta, 2050. urterako bost ikerketa-taldek
egindako aurreikuspenen arabera, ikatzaren ordez gas naturala erabiltzea
soilik, beste neurririk hartu gabe, ez da eraginkorra berotze globalari aurre
egiteko.
Haustura
hidraulikoari eta beste erauzketa-teknika berriei esker, azken urteotan, Estatu
Batuetan asko handitu da gas naturalaren ekoizpena eta erabilera. Horrekin
batera, 2007-2012 urteetan karbono dioxidoaren isuriak gutxitu egin direla
azaltzen da txosten ofizialetan. Neurri batean gas naturalak ikatza ordezkatu
izanari egotzi diote murrizketa hori. Eta, nonbait, hedatzen ari dagas naturalean oinarritzeak ingurumenari mesede egingo diolako ustea. Orain
aurkeztu dituzten aurreikuspenek, ordea, ustea okerra dela erakutsi dute.
Estatu
Batuak, Australia, Austria, Alemania eta Italiako aditu-taldeek egin dituzte
aurreikuspen horiek, eta Naturealdizkarian argitaratu dituzte. Ez dute ukatu ikatzaren ordez
gas naturala erabilita karbono dioxidoaren isuriak gutxitu daitezkeela. Baina
ohartarazi dute, gas naturala merkea denez, are gutxiago isurtzen duten beste
energia-iturri batzuk ere baztertu ditzakeela, tartean, eguzki-energia eta
eolikoa.
Horrez
gain, energia merkatzeak kontsumoa areagotzea ere eragin dezakeela uste dute.
Horren ondorioz, berotegi-gas gehiago isuriko litzateke. Are gehiago: gas
naturalaren osagai nagusia metanoa da, eta metanoak karbono dioxidoak baino
berotegi-efektu handiagoa eragiten du. Aditu-taldeek kontuan hartu dute gas
naturala ekoiztean atmosferara ihes egiten duen, eta, metano-ihesak
gutxienekoak izanda ere, klima-aldaketa larriagotu egingo luketela ondorioztatu
dute.
PNNL
Estatu Batuetako Energia Saileko Ikerketa Laborategiko James Edmonds da
aurreikuspenei buruz Naturen argitaratutako
artikuluaren sinatzaile nagusia, eta, garbi hitz egin du: “Gas
naturalaren ugaritasunak onura asko ekar ditzake, hala nola ekonomia-hazkuntza,
tokiko airearen poluzioa [gutxitzea] eta energia-segurtasuna. Klima-aldaketa
moteltzea ere onuretako bat izango zelako itxaropena zegoen; baina ez da hala”.
Egileen iritziz, gas naturalaren hedapenak ez du onurarik eragingo
klima-aldaketan, energia berriztagarrien aldeko politikak ezarri ezean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario