lunes, 20 de octubre de 2014

HIDROGENOA

Hidrogenoa, H letraz ezagutua, unibertsoan dagoen elementurik arinena eta ugariena da; esaten da, unibertsoko materiaren %75a hidrogenoa dela. Baldintza normaletan, gas diatomiko bat da (H2) eta erabat sukoia (inflamable).

Elementu honek, beste erregai motek baino energia gehiago du bere barnean, honegatik gaur egungo zientzialariek petrolioaren alternatiba bat bezala ikertzen egon dira.

Honela hidrogenozko pila batekin dabilen kotxea asmatu dute. Auto honek erabiltzen duen erregaiak ez du CO2-rik sortzen beraz, berotegi efektua ez du areagotzen eta ingurugiroa ez du kutsatzen, sortzen duen hondakin bakarra ur likidoa da.
Japoniak AEBk eta Alemaniak beraien hidrogenozko kotxe prototipoa sortu dute eta uste da 2015erako salgai egongo dela; prezioa 40.000$.

Hidrogenoz dabilen pilak, elektrolisiaren alderantzizko prozesu baten bidez, ura eta elektrizitatea sortzen duen gailua da. Energia kimikoa energia elektriko bihurtzen du zuzenean. Horretarako, hidrogeno atomoen elektroi eta protoiak erabiltzen ditu.
Pilaren barnean gauzatzen den oxidazio erreakzioak hidrogeno atomoaren protoiak eta elektroiak banantzen ditu, gero, elektroiak zirkuitu batetik pasa behar dira, oztopoak jarriz, protoiekin berriro elkartzeko eta honela elektrizitatea eta ura  sortzen dira.

Gaur egun, Hidrogenoa espazio ontzientzako erregai gisa erabiltzen da gehienbat, baina hemendik urte batzuetara hidrogenoz dabiltzan kotxeak erabiliko ditugu edozein gauza egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario