Arto-barietate berriak antzinakoak baino emankorragoak badira ere, intsektuen eta beste patogeno batzuen aurrean ez dute babesik, aurre egiteko babesa galdu dutelako. Orain, eraldaketa genetikoko teknikak erabilita, ahalmen hori itzultzea lortu dute Neuchâteleko Unibertsitateko ikertzaileek (Suitza).
E-beta-kariofilenoa ekoizteko gaitasuna itzuli diote artoari. Ikertzaileen arabera, gaur egungo artoaren arbasoek berez sortzen zuten molekula hori, sustraietan, eta honek substantzia bat sortzen zuen artoa jaten duten harrentzat posoitsua zena.
Oraingo barietateek, ordea, ez dute E-beta-kariofilenoa sortzeko gaitasuna, eta har horrek izugarrizko galerak sortzen ditu arto-uztan, bereziki Estatu Batuetan eta Kanadan. Beraz, E-beta-kariofilenoaren genea sartu diote, oreganotik hartuta, eta eraginkorra dela frogatu dute, artoak berak genea sortzen hasi baita berriz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario