miércoles, 24 de septiembre de 2014

DINOSAURO LURTAR HANDIENA AURKITU DUTE

Dinosauro hau barazki-jalea zen, 26 metro  luze, eta 60 tona inguruko pisua  zeukan. Patagonian bizi izan zen duela 77 milioi urte, eta oraintxe erakutsi dituzte lehen aldiz haren aztarna fosilak eta dinosauro lurtar handiena bezala  izendatzen dute.
Garrantzia berezia ematen diona, hezurduraren osotasuna da, 100 hezur aurkitu dituzte eta guztira 142 inguru izango zirela kalkulatzen dute.
60 tonako gorputzaren kaloria-beharrari erantzun ahal izateko, zientzialariek uste dute dinosauroak egunaren zatirik handiena landareak jan eta jan pasatuko zuela.
Pisuak eta hezurrek erakusten dute dinosauro hau hil egin zenean  oraindik hazten zegoela. Toki berean beste bat aurkitu zuten, baino askoz txikiagoa zen eta bere hezurduna gutxi osatuta zegoen.
Uste dute uholde batek arrapatuko zituela eta leku horretaraino mugitu zituela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario