miércoles, 17 de septiembre de 2014

METODO ZIENTIFIKOA-TAREA


Egin Metodo zientifikoari buruzko mapa kontzeptuala. 

Horretarako Drive ireki ondoren, Sortu klikatu eta gero “Konektatu aplikazio gehiago”. Bilatu LUCIDCHART. Aplikazio horrek balio du mapa kontzeptalak egiteko eta oso intuitiboa da. Trasteatu eta nola funtzionatzen duen ulertu ondoren, metodo zientifikoari burruzko mapa egin. Pentsatu zure bizitzan zuk topatu duzun arazoa eta adibidetzat hartuta, garatu honako eskema hau:
 1- Metodo zientifikoaren pauso bakoitzak eta bere sekuentzazioa.
 2- Hitz gutxitan pauso bakoitzean azaldu behar duzu nola aurkitzen duzun zure arazoaren soluzioa.

ANIMO ETA ZORTE IZAN. IKERLARIAK ZARETE!

Lucidchart TUTORIALA


LANA ARGITZEN...

Ikerkuntza-lan zientifiko ideala diseinatu nahi dugu. Horretarako ikerketa mota honetan jarraitu beharreko urratsak kontuan izango ditugu, baina beti ere, ezinbesteko materiala eskura dugula suposaturik eta lorturiko emaitzak asmaturik.
Nahi duzun gaiaren inguruan balizko ikerketa zientifikoa asmatu beharko duzu. Bere alde ona zera da: beharrezko materiala eskura izatea eta denbora ez “galtzea” datuak biltzen.
Positiboki baloratuko dena:
  •   Esperientziaren azalpenean erabilitako zehaztasuna.
  •   Esperientziaren sinisgarritasuna.
  •   Aurpezpena.
  •   Originaltasuna.
Negatiiboki baloratuko dena
  • Kopiatzea  egindako esperimentu errealak.
  • Taldeen artean elkarri kopiatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario