lunes, 26 de enero de 2015



26an asteroide bat lurraren ondotik pasatuko da


Otsailaren 26an asteroide bat pasatuko da lurretik oso gertu. Asteroide hau lurretik gertuen pasatuko den asteroidea da eta gainera handiena, gutxi gora behera kilometro erdiko tamaina edukiko du.

2027ra arte lurretik gertuen pasatuko den asteroidea izango da. Lurretik 1,2 milioi kilometrotara hain zuzen ere, hau da, ilargiaren distantzia baino hiru aldiz gertuago.

Adituen arabera asteroide hau ez da lurrerako arrisku bat izango. Dena dela hauek ez daukate informazio gehiegi asteroideari buruz, baina asteroidea pasatzen denean informazio gehiago izango dute. Adituak harrituta daude asteroide honen tamainaz eta horregatik esaten dute oso aukera ona izango dela horrelako tamaina duen asteroide bat ikusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario