BMW-ren azkenengo
modeloetako bat i8-a da. Honek 2 motor ditu: bat gasolinazkoa eta bestea
elektrikoa. Gainera automobilismoaren arloan berriena den i Genius sistema
erabiltzeko aukera ematen du.
i Genius sistema
honen bidez kotxearen jabea kotxearekin mezu baten bidez komunika daiteke.
Honek testu mezu bat bidaltzen dio kotxeari autoaren funtzionamenduari buruzko
galdera bat eginez eta honek galdera
horri erantzun bat ematen dio. Horretaz aparte jabearen aurpegia detekta
dezake. Horren bidez autoak ikusten badu gidariak geldialdi bat behar duela
kafe baten ikonoa agertzen zaio pantailan esanez geldialdi bat egitea komeni
zaiola.
Gainera argi
sistema inteligentea dauka. Adibidez, argi luzeak jarrita badauzkazu eta
aurretik kotxe bat badator berak bakarrik hautematen du eta automatikoki argi
mota aldatzen du. Edo hiritik zoazenean pertsona bat hautematen badu argia
beste toki batera desbideratzen du.
Infragorri
ikusmena ere badu eta adibidez laino itxia baldin badago eta ezin bada ondo
ikusi pantailaren bidez ikus daiteke zer
dagoen laino horren atzean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario