domingo, 25 de enero de 2015

BERRIA: itsuentzako betaurrekoak



 Elazig-eko unibertsitateko hiru ikasle turkiarrek, itsuentzako betaurrekoen prototipo bat sortu dute, dardaren bidea oztoporen bat dagoenean ohartarazteko gai direnak. Betaurreko burutsu horiei esker hainbat lehiaketa zientifiko irabaztea lortu dute.
Asmakuntza itxura arrunteko betaurreko beltz batzuk dira, baina ultrasoinuak bidali eta hauteman ditzakeen aparatu bat dute txertatuta.
Betaurrekoek ultrasoinu horiek bidaltzen dituzte eta metro baterainoko distantzian dauden objektuekin talka eginez gero, betaurrekoko hartzailera bueltatzea dardara aktibatzen dute. Hala, betaurrekoak daramatzan pertsonak jakin ahal izango du oztopo bat daukala parean.
Dardararen intentsitatea handiagoa da objektua zenbat eta gertuago egon, beraz, itsuari zehaztasun handiz orientatzea ahalbidetzen diote.
Asmakizun honen sortzaileek adierazi zuten oso prototipo sinplea dela, baina oso erraz garatu daitekeela esan zuten, itsuen eguneroko bizitza errazteko aparatu baliagarri bilakatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario