lunes, 26 de enero de 2015

Herpesaren Birusa (Jonathan Cepeda 1.A)






Azken urte hauetan, minbiziaren eta tumoreen  kontrako tratamendu asko eta asko aurkitu dira. Azken aldi honetan, birus onkolitikoak erabili dituzte, herpesaren birusa hain zuzen ere. Zientzialariek, pentsatzen zuten, herpesaren birusa ez zuela egingo gauza handirik, baina bai, minbiziaren zelulak moteldu eta batzuk suntsitu zituen. Tratamendu hau momentuz arratoiekin frogatu da, eta lehenengo graduko eta bigarren graduko minbizia sendatzen duela frogatuta dago. Tumore batzuekin ere frogatuta dago tratamendu hau, baina ez du hainbeste efektibitate minbiziarekin konparatuz. Tratamendu hau aurkitu zuten zientzialariek, ez daude oso pozik gizakiekin lortutako emaitzekin. Herpesaren birusa gizakietan sartzerakoan, minbiziaren aurka joaten da, baina denbora gutxi bat pasa ahala, minbizia daukaten zeluletatik aldentzen da eta orduan ez du minbizia guztiz suntsitzen. Zientzialariek herpesaren birusa nahi duten lekuan (minbizia duten zeluletan) mantentzeko hainbat frogapen egiten ari dituzte.

Uste da urte batzuk barru, herpesaren birusa kontrolatzen jakingo dutela, eta ondorioz, tumoreak eta minbizia sendatuko dutela, baina gogoratu behar dugu, momentuz gradu txikiko tumoreak eta minbizia saintzen duela birus honek.



[Img #22344]

No hay comentarios:

Publicar un comentario