Mekanika kuantikoa eguneroko bizitzan
Mekanika kuantikoa, fisikaren adar berria, eskala subatomikoa aztertzen duena... Zer nolako garrantzia izan dezake horrelako gauza txiki eta aldrebesa? Dirudiena baino askoz gehiago, bada, sortu zenetik zientzia guztietan ikusten ari den bezala. Hurrengo parafoetan mundu horretara hurbiltzen saiatuko gara.
Fisika-kimika:
Eremu zabalena, noski. Fisikak interpretazio zailena duen aplikazioa du (hamaika ezberdin daude, haien artean bateraezinak), eta eguneroko bizitzatik aldenduen dagoena da; gero, nahiz eta kimika kuantikoak ez izan muga zehatz batzuk fisikarekin (ezberdintasun batzuk dauzka, gutxi gora behera fisika eta kimikaren arteko berak), eta gehiegi zabalduta ez egon arren, izugarrizko aurrerapenak ekarri zituen kimika globalari, besteak beste atomoen propietateak eta loturak azaltzeko, baina ere eskala makroskopikoan gauzatzen diren hainbat gertaera azaltzeko. Dena den, ez du oso erlazio zuzena egunerokoarekin...
Teknologia -informatika eta elektronika:
Hasteko, agian entzun duzuen "zenbaketa kuantikoa" edo ordenagailu kuantikoen programazioa. Hauen berezitasun nagusia, biten ordez (0 edo 1) qbitak erabiltzen dutela (0, 1, edo 0 eta 1). Honek eragiten du ordenagailuen abiadura asko askartzea (30 qbit = 10 teraflop = 1012 operazio dezimal segunduko; oraingo hobeak 109 inguru).
Beste aipamen bat nanokristalak dira. Hauek kristal oso txiki batzuk dira, hainbeste non lege kuantikoak betetzen dute. Batez ere horrela deritze honako propietate berezi hau dutenei: argiaren uhin luzeera deformatzea. Honengatik, bere aplikazio nagusia (eta momentuz bakarra) pantailetan kolore-kalitatea asko hobetzea eta energia-gastuak minimizatzea da. Ez daude oso zabaldutak, baina marrka batzuk (Sony, gero LG eta Samsung ere) erabil dituzte, eta oraindik badago jendea hauek dutena jakin gabe, baina ezberdintasuna bai dago.
Azken adibidea LEDak dira. Aurrekoak bezala, ez dira oso asmakizun berriak, baina bere funtzionamendua mekanika kuantikoaren legeen araberakoa da; sinplifikatuta: LEDak material erdieroalez osatutako bi lamina daude, bat elektroiez beteta eta bestea "hutsunez" (atomoen arteko lotura haustuak). Energia elektrikoa igarotzean, elektroien mugimendua gauzatzen du, eta hauek "hutsuneak beteko dituzte", mugitzeko energia argi eran askatuz. Aldi berean, korronte elektrikoa eragingo du "hutsune" gehiago agertzea, zikloa errepikarazten.
Filosofia, psikologia eta biologia:
Ziurrenik, hauek izango dira adibide hurbilenak. Abstraktuena, kontzientziarekin erlazionatuta dago: garunean dauden mikrotubuluak dira autokontzientziaren eragileak, grabitate kuantikoa beraietan eragiten duenean. Beste puntu garrantzitsua kontzientzia hori "buruaren espazio-denbora propioan" gertatzen dela, baina mikrotubulu horien funtzionamendua bukatzean (hiltzean) informazio kuantikoa unibertsoaren espazio-denboraren parte izatera igaroko dira. Hortaz, filosofiarako sekulako deskubrimendua da: suposatzen da heriotzaren ondoren bai dagoela bizia, pertsonaren kontzientzia ez delako galtzen (hori bai, ez du autokontzientzia izango).
Beste alderdi batetik, mikrotubulu horiek subkonstzientea ulertzeko erreminta ere izan ahal direl uste da, eta horrela izanik, psikologiarentzako ere aurrepauso oso handia izango zen.
Oraindik hurbilago, ikus daitezke mekanika kuantikoaren adibideak inon espero ez ziren lekuan: biologian. Neurobiologiako aurretik aipatutakoaz aparte, hainbat adibide daude biologia kuantikoaren izena hartu duen adar berrienean, eta horretako argiena fotosintesia da; dirudienez, prozesua oso hurbiletik behatzean, horrelako zerbait ikusten da: energia "pakete" txiki asko, bide guztiak frogatzen azkenean joan behar diren lekurantz bide eraginkorrena hautatzeko.
Azkenena harrigarriena, eta dudarik gabe hurbilena, da, gure muturraren aurrean (edo zerbait gorago) dagoena: usaimena. Frogatu da gaitasun honen ondorioa dela alde batetik, arnasten diren molekulen formak, eta beste alde batetik, molekulen bibrazioak, batez ere tunel-efektuaren kausaz, molekulek, energia utziz, sudur-hobi batetik bestera igarotzen badira.
Erreferentziak:
Zenbaketa kuantikoa; Nanokristalak; LEDak; Biologia; Biologia-psikologia; Filosofia-psikologia; Filosofia; Denetarik;
No hay comentarios:
Publicar un comentario