martes, 20 de enero de 2015

Berridatzi ahal den papera


Egunero erabiltzen dugun papera eta tinta kantitatea xahubide ekonomikoa eta ekologikoa  suposatzen du. Duela gutxi egindako aurkikuntza berri bati esker papera eta tinta xahutzearen azken egunak izan daitezke, aurkikuntza berri honekin beti paper berdina erabiltzen baita eta ez da tinta erabili behar.


Orain, (AEBetan) Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaile talde batek lortu du paper mota bat aurkitzea, xafla berean hainbat alditan idatzi ahal den xafla, eta esan dugunez hau asko lagunduko du denbora askotan zehar gizakiak izan duen helburu bat betetzen: papera aurreztea.
Paper mota original honetan idatzteko kolore espezial batzuk behar dira , redox koloreak deitzen direnak eta laborategietan egon ohi direnak eta argi ultramorea idatzi duzuna ikusteko. Idatzi ostean eta idatzitakoa beharrezkoa ez denean, bakarrik paper xafla hartu eta materiala berotu behar da ondoren zuri egongo da, berriz erabiltzeko prest. Prozesu hau gutxigorabehera 20 aldiz egin daiteke , hau da, gaur egun gastatzen ditugun 20 orri orri bakar batera murriztuko zen.

Idazteko prozesua hurrengoa da: Kolore berezi hauek hartzen dituzu eta nahi duzuna idazten duzu, gero argi ultramorea jartzen zaio eta honek dekoloratzen du paper guztia koloreztatuta dauden atalak izan ezik. Gero berrerabiltzeko lehen esan dugun bezala oso prozesu sinple bat egin behar da, papera berotu (100 gradutan gutxigorabehera) eta 10 minututan berriz erabilzteko prest egongo da. Materiala bere hasierako kolorera bueltatzen da beroa ingurunean dagoen oxigenoarekin nahasten delako oxidazio erreakzio bat gertatzen da, materiala bere hasierako kolorera bueltatzen da.

Idazten duguna ez da betiko geratzen ez badugu papera berotzen, bakarrik 3 egun gutxigorabehera irauntzen du, honek pixka bat baldintzatzen du, baina adibidez egunkariak egiteko nahiko dira 3 egun, beste hainbat gauzen artean.

Oraindik prozesuan dago eta ez dago edozeinen esku horrelako paper bat eskuratzea eta kolore berezi horiek izatea. Gainera ikertzaileen helburua 20 aldiz berrerabili beharrean 100 aldira ailegatzea da eta idatzitakoaren iraupena (3 egun dena) luzatzea zerbait erabilgarri izateko eta alternatiba jasangarri bat bilakatzeko.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario