domingo, 25 de enero de 2015

Gaztarora bueltatzeko formula

Gaztarora bueltatzeko formula
Kaliforniako unibertsitatean odol gazteak gaztetzen duela frogatu dute. Oraingoz, arratoietan bakarrik frogatu dute eta ez gizakietan. Gaztea den arratoi baten odola (2 hilabetekoa) zaharra den arratoi batera (22 hilabetekoa) transfusitu eta haren muskuluak eta garuna gaztetu zela frogatu zuten. Orientatzeko eta ikasteko kapazitatea hobetzen zaie, gazteekin alderagarri. Eta alderantziz ere, arratoi zahar baten odola gaztea den batera transfusitzean, kaltetu egiten die.


Zoritxarrez, oraindik ez dakite zer den odolean dagoen gauza hori, gaztetzea eragiten duenak. Baina, aurkitzean Alzheimer bezalako patologiak tratatzeko metodo ona izango litzatekeela ziurtatzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario