miércoles, 21 de enero de 2015

Dearcmhara shawcrossi: Nessieren ordezkoa?

Badirudi lehiakide bat agertu zaiola Nessie-ri. Izan ere, Eskoziako Museo Nazionaleko eta Edinburgoko Unibertsitateko paleontologo talde batek, Steve Brusatte zientzialariak zuzendurik, azken 50 urteotan aurkitzen ibili diren lagin fosilen analisiari esker dinosauru jurasiko berri bat deskubritu dute.

Iktiosauruen ordeneko espezie berri hau, Skye irla eskoziarrekoa, bereziki Eskozia inguruan bizi izan zen lehen dinosauru ezaguntzat dugu. Bere abizena, shawcrossi, Brian Shawcross paleontologoaren homenez jarri diote, 1959. urtetik aurrera dinosauru honen fosil zati garrantzitsuenak berreskuratu baitzituen: hortzak, ornoak, garezurrak eta baita hegats zatirik ere.

Orain dela 177 eta 169 milioi urte inguru bitartean bizi izan zen, herrialdeko inguruko itsaso epel eta ez oso sakonetan. 14 metro inguruko luzerara irits zitekeen izurdeen oinordekotzat hartzen den espezieetako hau. Horrez gain, garaiko kate trofikoan goiko zonaldean kokatzen zen; hau da, tamaina nahiko handiko harrapakari izan zen, narrasti txikiagoz edota arrainez elikatzen zena.

"Hau ez da aurkikuntza bat bakarrik izan" dio Eskoziako Museoko Nick Fraser-ek, "Hasiera-puntu bat markatu du eskoziar paleontologian, elkarlanean oinarrituko den garai baten hasieran gaude. Eta jadanik aurkikuntza berrietan lanean gabiltza".

Zalantzarik gabe, dearcmhara shawcrossiren aurkikuntzari esker, albiste onekin has dezakegu urtea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario