Denok dakigu zer den minbizia, baina agian ez dago hain garbi zehatz-mehatz zer gertatzen den gure gorputzean gaixotasun hau daukagunean. Benetan hilgarri dena ez da hasierako tumorea, baizik eta gorputzean zehar hedatzen diren zelula kantzerigenoak, beste organoetan ugaltzeko. Honi metastasia deritzo.
Zergatik ez du gorputzak erreakzionatzen? Ba, zelula hilgarri hauek beraien gluzido egitura aldatu dutelako, eta horregatik, inmunitate sistemak ez ditu detektatzen. Baina orain, zientzialari Holandar batzuek gluzido egitura hau aldatzea ekidingo lukeen botika bat asmatu dute. Saguekin egin da froga, eta metastasia ekidin du haiengan.
Botika honek proteina eta lipidoetan gluzido kateak eratzen dituzten 20 entzimak deuseztatzen ditu, minbizia duten zelulek metastasia egin ahal izateko erabiltzen dituzten entzima berak, hain zuzen ere.
Baina dena ez da ematen duena bezain erraza: Entzima hauek erabat ezabatzeak giltzurrunen heriotza eragin zuen saguengan. Orduan, zientzialariek antigorputz-dun kapsuletan sartu zuten substantzia, minbizia zuten zeluletan bakarrik izan zezan eragina. Emaitza nahiko positiboa izan zen: Kapsula hauek zeuzkaten saguek %75 tumore gutxiago eduki zituzten kapsularik gabeko saguek baino.
Tamalez, saguengan funtzionatzeak ez du esan nahi gizakiongan ere funtzionatuko duenik, eta gainera, sandagaiak ez du minbizia bera sendatzen, baizik eta minbizia hedatzea eragotzi. Hala ere, pozgarria da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario