domingo, 25 de enero de 2015

Googleren gidaririk gabeko autoa

Googlek dagoeneko badu ibilgailu autonomoaren prototipo funtzionala, eta orain 2020an merkaturatuko dutela esan dute. Hau da, bost urte barru, gidaririk gabeko autoak errepidean ikusiko ditugu.
Detroiteko Automobil Erakusketan, Chris Urmson Googleren Ibilgailu Autonomoaren proiektuaren zuzendariak iragarri zuen auto ekoizle handiekin hitz egin duela konpainiak.
General Motorsekin, Fordekin, Toyotarekin, Daimlerrekin eta Volkswagenekin bildu omen dira proiektuan parte har dezaten. "Guretzat harrokeria hutsa litzateke negozioan sartu eta hobeto egin dezakegula esatea", adierazi du Chris Urmsonek. Hala ere, oraindik ez dago argi Googlek ibilgailuaren ekoizpenean parte hartuko duen edo sistemen eta softwarearen ardura soilik hartuko ote duen.
Detroiten ekoiztu dute ibilgailu autonomoaren prototipo funtzionala, Roush konpainiaren eskutik hain zuzen ere. Urmsonek azaldu duenez, Continentalen, Robert Boschen, ZFren eta LGren sistema eta osagaiekin hobetzen ari dira prototipoa, eta NVIDIAren prozesadoreak erabili dituzte.
Googleren arduradunak esan du eboluzio garaia dela garraio alorrean, eta ibilgailu autonomoei esker itsuek, pertsona zaharrek eta urritasun fisikoa dutenek erabili ahal izango dutela autoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario